XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) neskato adoleszenteen gorputz biluzi haiek, sotiltasun perbertsozko sare eta arabeskoz zeharo estalirik.

Ipar-mendebal kostako gorputz-tatuaia eta pinturak, haietan elementu sexuala antza denez absente zegoelarik, eta haien sinbolismo sarritan abstraktuak apainduriaz eskasagoen izaera eskaintzen dutelarik, era berean erdeinati azaltzen ziren giza aurpegiaren simetriari buruz.

Halaber nabarmentzen da ezen, caduveo pinturen konposizioak ardatz bikoitzaren inguruan, bertikala eta horizontala, desdoblamendu prozedura, nolabait esateko, birbikoiztu baten arabera analizatzen duela aurpegia:

pinturak birkonposatu egiten du aurpegia, ez bi perfiletan, baizik eta lau laurdenetan (21. irud.).

Asimetriak beraz funtzio formal bat dauka, laurdenen bereizketa segurtatzearena: horiek bi perfiletan nahastuko lirateke baldin eta arloak eskuin ezkerretara simetrikoki errepikatuko balira, haien erpinaren bidez oposatu ordez.

Trokadura eta desdoblamendua funtzionalki loturik daude.

Ipar-mendebalde kostako artearen eta caduveo indiarren arteko paralelo horri jarraituz, beste puntu askok ere merezi dute ohartaraztea.

Kasu batean eta bestean, eskulturak eta marrazkiak hornitzen dituzte bi espresiobide funtsezkoak;

kasu batean eta bestean, eskulturak izaera errealista aurkezten du eta aitzitik marrazkia batik bat sinbolikoa eta apaingarritarakoa da.

Dudarik gabe eskultura caduveoa (denboraldi historikoan bederen) betiere neurri txikiko fetitxetara eta jainko irudietara mugatzen da, Kanadako eta Alaskako arte monumentala ez bezala;

baina izaera errealista, erretraturako eta estilizaziorako joera bikoitza, berberak dira, eta halaber marraztu edo pintaturiko gaien balio esentzialki sinbolikoa.

Bi kasuetan, arte maskulinoak, eskulturan finkatuak, bere borondate irudikakorra bermatzen du,

eta aitzitik arte femeninoa iparmendebaldeko kostan ehungintzara eta txirikorda lanetara mugatua, gainera Brasilgo hegoaldeko eta Paraguayko indigenen baitan marrazkigintza barne dela arte ez-irudikakorra da.

Hori egia da, bi kasuetan, ehungintza gaiei dagokienez, baina guaicuruen aurpegi-pinturen izaera primitiboa ez dugu ezagutzen;

baliteke haien gaiek, haien esanahia gaur egun galdua delarik, antzina zentzu errealista edota gutxienik sinbolikoa eduki izana.

Bi arteek zulaketa metodo batez pratikatzen dute apainduriagintza, motibo elementalen kokaera askotarikoari esker betiere konbinazio berrituak sortuz.

Azkenik, bi kasuetan, artea biziki loturik dago gizarte-organizazioarekin: motiboek eta gaiek, lerrun-diferentziak, (...)